XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uda-partean, janik ez dagoen tokietan ere ikusi ohi dira miaketa-lanetan, pareta-zulo, enbor-zulo eta inguruetan.

Erle esploratzaileak dira, erlakumea laister irteteko dagoela eta berarentzat egoitza berri baten bila.

Ingurua ondo ezagutzen duen batek, uda partean, agian, egin du erlamando-saldo zaratatsu, burrunbatsu batekin topo.

Hori ezagutzeko aukera izan duena harro egon daiteke, bailara hartako erlamandoen bilkura-tokia aurkitu bait du, erlamandoek erregina berrien zain egoteko duten tokia.

Udazkenean erlamandoen desagerpena sumatuko du mendizaleak.

Erlauntzatik kanpo gerarazi dituzte eta gaueko freskurak galdu ditu.

Erlauntza barnean zer? Erleak ikusi ditugu, bada, ataka ondoan eta erlategi inguruan mugitzen, baina behaketa edo obserbazio horiek azaleko gauza bezala hartu behar ditugu.

Benetan jakingarria erlauntza barnean gertatzen dena da.

Milaka urtetan egon da ezkutuan misterio hori, erlazainak udazkenean bakarrik arduratzen ziren erleetaz, eztia kentzeko garaian.

Udan erlakumeak harrapatzen zituzten eta, gehienez, negu gogorrean azukredun ardo epela, edo baba-ahia ematen.

Liburu honen muina hain zuzen hori litzateke, erlauntza barneko bizitza hori agertzea.

Horretarako, ikertzaileek han eta hemen lortu dituzten datuez baliatuko gara.

Ikertzaileek beren lanetan bi baliabide erabili dituzte batipat, bata, kristalezko erlauntzak (barnean zer gertatzen den ondo ikusteko), (...).